Subjects -> PSYCHOLOGY (Total: 983 journals)
| A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z | The end of the list has been reached or no journals were found for your choice. |
|
|
- Zuzendariaren oharra: Azken orenek dute GOGOA kolpatu
Authors: Kepa Korta Abstract: 2021eko martxoko data darama eskuetan duzun ale honen aurreko aleak, hogeita bigarrenak. Bien bitartean, aurrena online joan dira argitaratzen hemen bildu ditugun testuak. Baina ez guztiak. Bi urteotan GOGOAren muina kolpatu dute bi GOGOAkide finen heriotzek: Jesus Mari Larrazabal Antia. Zumaia, 1948-12-25 / Donostia, 2021-06-29 Pello Huizi Petrikorena. Arano, 1942-11-27 / Bermeo, 2023-03-30 Biak oroitzeko eta egindako guztia eskertzeko idatziak dira irakurtzen ari zaren lerro hauek. PubDate: 2023-04-19 DOI: 10.1387/gogoa.24780
- Errepresentazioen egibaldintzak: zerbaitez jardun eta zerbaiti buruzkoa
izan Authors: Beñat Esnaola Abstract: Artikulu honetan azaltzen dut filosofo batzuek oker egotzi dizkiotela bi gauza John Perryri. Zehazki, “Thought without Representation” ([1986] 2000) lanean, batetik, errepresentazioa zerbaiti buruzkoa izatea vs errepresentazioak zerbaitez jardutea bereizketa esklusiboa egin zuela; eta, bestetik, osagai artikulatugabeak dituzten errepresentazioen egibaldintzak jasotzeko proposizio erlatibizatuak erabili zituela. Argudiatzen dut Perryren bereizketa ez dela esklusiboa, eta Perryrentzat osagai artikulatugabeak errepresentazioaren egibaldintzen osagai direla, eta errepresentazioa osagai artikulatu zein artikulatugabeei buruzkoa dela. Horrez gainera, diot, proposizio erlatibizatuak onartzeak Perry ([1986] 2000)ren tesi nagusiaren kontra egingo zukeela. PubDate: 2023-03-20 DOI: 10.1387/gogoa.24614
- Emozioak musika absolutuan
Authors: Ana Agirrebaltzategi Abstract: Emozioek musika absolutuan duten lekua argitzeko bi azalpen nagusi daude. Lehena konpositoreak sorkuntza unean bizitako egoera emotiboarekin edo musika adierazkorrak entzulearengan pizten dituen erreakzio emotiboekin lotzen da. Bigarrenak, formalismoak, emozioak musikaren propietate direla ukatzen du. Nire ustez, musikaren ikuspegi formalista bateragarria da emozioak musikaren propietate estetiko izatearekin. Suposatuz emozioak musikan entzun egiten direla sentitu baino lehen, musikaren adierazkortasuna musikan bertan dagoenarekin azaldu beharko litzateke, kanpora jo gabe. Argudiatzen dut entzuleak musikan emozioak entzuten dituela, musikak baduelako bizitza arrunteko emozioen adierazpenak irudikatzeko gaitasuna; baita emozioak sentitzen diren modua gorpuztekoa ere. Ezaugarri espresiboak musikaren elementu formalen menpeko diren bigarren mailako propietate estetiko gisa hartzen ditut. Musika absolutuaren jatorriari buruzko sarrera labur baten ondoren, musikaren adierazkortasunaren dilema aurkezten dut, eta formalismoarekin uztartzeko modukoa den musika eta emozioen ikusmolde bat garatzen dut. PubDate: 2023-03-06 DOI: 10.1387/gogoa.24610
- Behin Batean
Authors: Kepa Korta Abstract: Musika eta literaturaren eta, oro har, artearen filosofian eta estetikan hainbat lanen egile ezagun izan zen Peter Kivyk izan zuen harremana Donostiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin. Ez Filosofia sailarekin zuzenean, ILCLIrekin (Logika, Kognizio, Hizkuntza eta Informaziorako Institutuarekin) baizik. Harreman horrek utzi zuen bere arrastoa artearen filosofia eta estetikako euskal ikerketan; arrasto txikia, baina arrastoa, nolanahi ere; datozen urteetan luzatuko dena, itxura guztien arabera. Honako lan hau harreman horren kronika da. PubDate: 2021-12-17 DOI: 10.1387/gogoa.23252
- Joana Garmendia: Irony
Authors: Yolanda García Lorenzo Abstract: Garmendiaren Ironyk — Cambridge University Presseko Key Topics in Semantics and Pragmatics sailaren barruan— sakon aztertzen du hitzezko ironia, pragmatikaren ikuspuntutik. PubDate: 2021-12-08 DOI: 10.1387/gogoa.23157
|