A  B  C  D  E  F  G  H  I  J  K  L  M  N  O  P  Q  R  S  T  U  V  W  X  Y  Z  

  Subjects -> SCIENCES: COMPREHENSIVE WORKS (Total: 374 journals)
The end of the list has been reached or no journals were found for your choice.
Similar Journals
Journal Cover
Ekaia : EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
Number of Followers: 0  

  This is an Open Access Journal Open Access journal
ISSN (Print) 0214-9001 - ISSN (Online) 2444-3255
Published by Universidad del PaĆ­s Vasco Homepage  [14 journals]
  • Hidrokarburo likidoen ekoizpena etilenoaren oligomerizazioaren bitartez

    • Authors: Zuria Tabernilla Sánchez, Asier Barredo, Josu García, Julen Garmendia, Ainara Ateka, Eva Epelde
      Abstract: Etilenoa industria petrokimikoko olefina arinen merkatuan liderra da, bere eskarian urteko %3,4ko igoera aurkeztuz. Gas naturalaren eskuragarritasuna dela eta, etanoaren prezioak beherakada nabarmena izan du mundu-mailan eta horrek findegietan etanoaren ur-lurrun bidezko cracking termiko (SC) prozesuaren erabilera areagotu du, non etilenoa ekoizten den nagusiki. Horrek, findegietan etilenoaren gaindikina izatea eragin du, propilenoaren ekoizpenean dagoen defizita areagotuz. Hau horrela, etilenoaren balorizazioak oligomerizazioaren bitartez balio erantsiko produktuak ekoiztea ahalbidetzen du, hala nola, olefina astunak, erregaiak (gasolina, jet fuela eta diesela) edota aromatikoak; eta beraz, interesa piztu du bai gaur egungo findegietan zein industria petrokimikoetan. Izan ere, etilenoaren gaindikinari aurre egiteaz gain, oligomerizazioan erabilitako etilenoa iturri jasangarrietatik baldin badator, esate baterako CO2-aren balorizaziotik, lortutako oligomerizazio-produktuek, bereziki erregaiek, ez dute sufrerik izango, ezta heteroatomorik; eta, beraz, toxikotasun-maila askoz baxuagoa erakutsiko dute eta jatorri fosiletik lortutako erregaiek baino inpaktu txikiagoa izango dute ingurumenean. Artikulu honetan, lehendabizi etilenoaren erabilerak, ohiko teknologiak eta teknologia berriztagarriagoak laburki azaldu dira. Jarraian, etilenoaren oligomerizaziorako industri mailan ezarrita dauden teknologiak deskribatu dira, katalizatzaile mota desberdinak, operazio-baldintzak (tenperatura eta presioa) eta erreakzio mekanismoa aztertuz. Azkenik, etilenoaren oligomerizazioak eta Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJHen) arteko harremana erlazionatzen duten gakoak laburbildu dira.
      PubDate: 2022-10-14
      DOI: 10.1387/ekaia.23766
       
  • Eugenola: polimero jasangarrien biomasatik erauzitako lehengaia

    • Authors: Ane Araiz-Marquez, Julia Sanchez-Bodón, Antonio Veloso-Fernandez, Leire Ruiz-Rubio, Isabel Moreno Benítez, Jose Luis Vilas-Vilela
      Abstract: LABURPENA: Azken urteotan, gizartearen ingurumenaren kalte kezkak bultzaturik, zientzia komunitatean baliabide berriztagarrien interesa handitu egin da. Izan ere, karbono emisioek eta hauek sortzen dituzten hondakinak lehengai jasangarriagoak bilatzera eraman dute. Hortaz, erregai fosilak lehengai naturaletatik ordezkatzea premiazkoa bihurtu da. Talde aromatikoak eta, bereziki, fenolikoak dituzten monomero naturalak oso desiragarriak dira sortzen dituzten material polimerikoen propietate termiko, kimiko eta mekaniko nabarmenengatik. Lan honen bidez, eugenola deritzon lehengai naturalaren funtzionalitate bikainaz baliatuz garatu diren polimerizazio desberdinak bildu dira. Zentzu horretan, erradikal polimerizazio eta kationikoa, metatesis olefinikoa, polikondentsazioa, ene erreakzioak eta tiol-ene erreakzioak erabiliz, eugenol konposatuan oinarritutako polimeroen sintesia aztertu da.
      PubDate: 2022-10-03
      DOI: 10.1387/ekaia.23782
       
  • Koloratzaile fotoaktiboen belaunaldi berria

    • Authors: Jorge Bañuelos Prieto, Natalia Casado, Ainhoa Oliden Sanchez, Edurne Avellanal, Rebeca Sola Llano, Leire Gartzia Rivero
      Abstract: Gizakiok, maiz, naturan inspiratzen gara garapen teknologikoa bultzatzeko. Bada, fotosintesia horren adibide argia da. Prozesu natural horretan, eguzki argia kromoforo naturalen bidez xurgatzen da, eta gaur egun sistema antena natural hori modu eraginkorrean imitatzeko azterlan ugari egiten ari dira, koloratzaile organiko berrien diseinuan oinarrituta. Hala ere, molekula sinpleak direnez, zenbait muga izaten dituzte; hala nola, espektro elektromagnetiko osoan argia xurgatzeko, argi energia garraiatzeko eta erradiazio jarraituaren pean denbora luzez irauteko zailtasunak dituzte. Hala, hainbat kromoforoz osatutako koloratzaileak, multikromoforo deritzenak, irtenbide aproposa dira. Molekula-egitura horietan, kromoforo edo koloratzaile ezberdinak modu kobalentean konbinatzen dira eta energia trukea sustatzen da. Hortaz, antena naturalak imitatzeko funtsezkoa den prozesua lortzen da eta multikromoforoen argi xurgapen zabala eta eraginkorra bermatzen da. Hori dela eta, koloratzaileen kimikan, multikromoforoak etorkizuneko sistema fotoaktibotzat hartzen dira antena artifizialak garatzeko eta gailu optiko eta fotovoltaikoetan aplikatzeko. Argitalpen honetan, beraz, ezinbestekoak diren irizpide molekularrak eta fotofisikoak zehazten dira multikromoforo eraginkor eta egonkorrak garatzeko. Adibide gisa, errodaminan, perileno gorrian eta BODIPYan oinarritutako koloratzaile multikromoforikoak aurkezten dira eta horien portaera fotonikoa deskribatzen da laser eta sentsore bezala erabiltzeko.
      PubDate: 2022-09-23
      DOI: 10.1387/ekaia.23762
       
  • Proteinen tolesdura tunel erribosomikoan

    • Authors: Sara M-Alicante, Arantza Muguruza-Montero, Oscar R.Ballesteros, Ane Metola, Alvaro Villarroel, Eider Nuñez
      Abstract: Proteinak polimero lineal gisa sintetizatzen dira eta beren jatorrizko egitura tridimentsionalean tolestu behar dira zelulan hainbat funtzio betetzeko. Proteinen tolespena ulertzea funtsezkoa da, hauen tolespen okerrak hainbat gaixotasun neurodegeneratiboen jatorria delako. Proteinen tolespena modu ko-itzultzailean has daiteke, hau da, sortzen ari den peptidoa erribosomari lotuta dagoenean oraindik. Izan ere, zelularen proteinen herena baino gehiago erribosomaren tunelaren espazio mugatuan tolesten direla frogatu da. Gero eta ebidentzia gehiagok iradokitzen dute erribosomak funtsezko zeregina duela proteinen tolespenean. Erribosomak proteina trinkotzea erraztu dezake, soluzioan ikusten ez diren bitartekoak sortzea eragin dezake edo tolestearen hasiera atzeratu dezake.eta guzti hau proteinaren jatorrizko egituran eragina du. Hala ere, ko-itzulpeneko tolesdura aztertzea zailtasun handiak ditu, batik bat, egungo teknika ezberdinen limitazioengatik. Hori dela eta proteinen tolesteari buruzko ikerketa gehienak soluzioan dauden proteinetan oinarritzen dira, proteina tolestuz eta destoleztuz egiten direnak, prozesu honetan erribosomak duen rola kontuan hartu gabe. Artikulu honetan, azken urteotan proteinen ko-itzulpeneko tolesdura ikertzeko garatu diren tekniken laburpena egiten dugu,
      PubDate: 2022-09-13
      DOI: 10.1387/ekaia.23624
       
  • Hidrokarburo aromatikoen ekoizpena CO2-aren balorizazio zuzenaren bidez

    • Authors: Onintze Parra Ipiña, Ander Portillo, Javier Ereña, Ainara Ateka
      Abstract: Berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen etengabeko igoera gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da gizartean; izan ere, horiek dira klima-aldaketaren eragile nagusiak, bereziki, CO2-a. Industria kimikoa CO2 gehien isurtzen duen eremua da, eta industria horretako ekoizpen-prozesu nagusiak optimizatzea gaur egungo erronka bihurtu da. Besteak beste, CO2-aren isurpenak ahal den neurrian murriztuz, eta, horrez gain, CO2-a bahitzen eta balio erantsiko produktuen ekoizpenean lehengai modura erabiliz; adibidez, hidrokarburo aromatikoen ekoizpenean. Konposatu aromatikoen (bentzenoa, toluenoa eta xilenoa batik bat) eskaria etengabe igotzen ari da, eguneroko gero eta produktu gehiagoren sintesian erabiltzen baitira (plastikoak, pigmentuak edota detergenteak). CO2-aren hidrogenazioaren bidez hidrokarburo aromatikoen ekoizpena bi ibilbide nagusien bidez burutu daiteke: (i) Fischer-Tropsch sintesia eta (ii) oxigenatuak (metanola eta DME) bitartekari dituen sintesi-prozesua. Lan honetan bi prozesu horietan erabiltzen diren katalizatzaile nagusiak, erreakzio-baldintzak eta erreakzio-mekanismoak aztertu dira, bilaketa bibliografiko sakonaren bidez. Gainera, bi prozesuen arteko desberdintasunak eta bakoitzak dituen abantaila eta desabantailak aipatu dira.
      PubDate: 2022-07-14
      DOI: 10.1387/ekaia.23650
       
 
JournalTOCs
School of Mathematical and Computer Sciences
Heriot-Watt University
Edinburgh, EH14 4AS, UK
Email: journaltocs@hw.ac.uk
Tel: +00 44 (0)131 4513762
 


Your IP address: 44.197.108.169
 
Home (Search)
API
About JournalTOCs
News (blog, publications)
JournalTOCs on Twitter   JournalTOCs on Facebook

JournalTOCs © 2009-