A  B  C  D  E  F  G  H  I  J  K  L  M  N  O  P  Q  R  S  T  U  V  W  X  Y  Z  

  Subjects -> SCIENCES: COMPREHENSIVE WORKS (Total: 374 journals)
The end of the list has been reached or no journals were found for your choice.
Similar Journals
Journal Cover
Ekaia : EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
Number of Followers: 0  

  This is an Open Access Journal Open Access journal
ISSN (Print) 0214-9001 - ISSN (Online) 2444-3255
Published by Universidad del PaĆ­s Vasco Homepage  [14 journals]
  • FPL potentzia-bihurgailuen analisia akats elektrikoen zehar

    • Authors: Asier Davila, Estefanía Planas, José Antonio Cortajarena, Ander DeMarcos, Adriano Rai Navarro
      Abstract: Banaketa-sarea hainbat erronkari aurre egiten ari da, hala nola kontsumo elektrikoaren hazkundeari, baliabide berriztagarrien integrazioari eta abarri, eta horiek gaur egungo banaketa-sarea, sare adimenduagoetara bideratzen ari dira. Sare adimendu horietan, ezinbestekoa da potentzia-elektronika erabiltzea beharrezko funtzionalitate berriak gehitzeko, hala nola akats elektrikoak arintzeko. Alde horretatik, akats elektrikoak arintzean tentsio desorekatuak sortzen dira eta potentzia-bihurgailuak erabili daitezke tentsioak orekatzeko. Goi-tentsioko lineen kasuan, \textit{Flexible Power Links} (FPL) aukera egokia da, energia fluxua bi norabideetan kontrolatzeko gai izateaz gain, tentsio desorekatuak sor baititzake. Artikulu honek FPL potentzia-bihurgailuetan erabiltzen diren topologia nagusiak aztertzen ditu eta haien portaera aztertzen du akats monofasikoak arintzean. Simulazioaren emaitzak aztertu dira topologia bakoitzaren abantailak eta desabantailak lortuz.
      PubDate: 2023-05-23
      DOI: 10.1387/ekaia.24567
       
  • Argiaren bidezko 3D inprimaketarako tinten garapena

    • Authors: Antonio Veloso Fernández, Claudia Pérez, Leyre Pérez-Álvarez
      Abstract: 3D inprimaketa edo fabrikazio gehigarria azkar ari da hedatzen produktuen diseinu eta fabrikazio modu desberdinak ahalbidetzen dituelako. Izan ere, teknologia honi esker propietate pertsonalizagarriak, diseinu-askatasuna eta geometria konplexuak sor daitezke. Hala ere, 3D inprimaketarako tinta gehienek disolbatzaile organikoak erabiltzen dituzte, eta horregatik, ingurumena errespetatzen duten materialen formulazio berriak garatzeko beharra dago. Lan honetan argiaren bidezko 3D inprimaketarako tinta akriliko desberdinak garatu dira, azido akrilikoa, polietilen glikol diakrilatua eta fenilbis(2,4,6-trimetilbenzoil)fosfina oxidoa (BAPO) edo difenil(2,4,6-trimetilbenzoil)fosfina oxidoa (TPO) fotohastarazleak erabiliz.
      PubDate: 2023-04-26
      DOI: 10.1387/ekaia.24532
       
  • Hortzetako txantxarra: etiopatogeniaren garapena eta osasun publikoaren
           erronka

    • Authors: Jon Fernández Bonet, Xabier Marichalar Mendia, Aitana Lertxundi Manterola
      Abstract: Hortzetako txantxarraren etiopatogeniari buruzko ezagutzak asko aurreratu dira azken hamarkadetan, baina gaixotasunak osasun publikoarentzat erronka handia izaten jarraitzen du. Beharrezkoa da ikerketarekin jarraitzea eta prebentzio-estrategia berriak ezartzea, batez ere komunitate ahulenetan, gaixotasuna sorrarazten duten faktore soziodemografikoak kontuan hartuta. Gaur egun jarraitzen den estrategia prebentibo indibiduala ez da erangikorra txantxarrak sortzen dituen desberdintasunei aurre egiteko. Azken hamarkadetan aho-hortzetako txantxarren indizeak jaitsi egin dira Euskal Autonomia Erkidegoan, PADI programari eta uren fluorizazioari esker, gaur egun Europako onenen artean daude. Hala ere, klase sozial baxuenek besteek baino indize askoz handiagoak dituzte. Hori dela eta, oso garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzak, azkenean uraren fluorizazioa bertan behera uzten badu, azterketa metodologiko zorrotzak egitea erabaki horren eragina neurtzeko, bereziki talde ahuletan.
      PubDate: 2023-04-24
      DOI: 10.1387/ekaia.24615
       
  • Fusio Nuklearra Euskal Herriko Unibertsitatetik

    • Authors: Maria Urrestizala, Jon Azkurreta, Natalia legría, Igor Peñalva
      Abstract: Gaur egun daukagun energia kontsumo sistemak erabateko aldaketaren beharra du faktore nabariengatik, batez ere suertatzen dituen ingurumen-arazoengatik, baina denboran zeharreko jasangarritasunagatik ere. Hori dela eta, ezinbestekoa da alternatibak aurkitzea hainbeste erabiltzen diren erregai fosilak ordezkatzeko. Testuinguru horretan, fusio‑energia nuklearra aurkezten da epe ertainera sortuko diren arazo asko konpon ditzakeen aukera teknologiko bezala. Artikuluan zehar, energia-iturri horren ezaugarri garrantzitsuenak azalduko dira, baita teknologiaren oinarri fisikoak ere. Horrez gain, teknologiak denboran zehar izandako garapena, gaur egungo ITER nazioarteko proiektuaren egoera eta horrek bilatzen dituen helburu nagusiak aurkeztuko dira. Azkenik, aurreko puntu guztiak kontuan hartuz, Bilboko Ingeniaritza Eskolan dagoen Fusio Materialen Laborategiaren aurkezpena egingo da, asetzen dituen beharrak azalduz bere eginkizuna ulertzeko asmoz eta instalazio desberdinen deskribapena garatuz.
      PubDate: 2023-03-20
      DOI: 10.1387/ekaia.24381
       
  • Nanotermodinamika

    • Authors: Mikel Garitano Telleria, Josu Mirena Igartua Aldamiz
      Abstract: Lan honetan, Termodinamika Klasikotik haratago doan teoria aurkeztuko dugu: Terrell Hill fisikariak 1960. hamarkadan sortutako eta garatutako Nanotermodinamika. Funtsean, sistema txikien azterketarako nahitaezkoa den tresneria biltzen du, banatze-potentzial deritzon potentzial termodinamikoa dela medio. Hain zuzen, berorrek ahalbidetzen du, besteak beste, banatzearekin lotutako askatasun-gradu berezia abian jartzeaz bat, multzo estatistiko nanokanonikoaren eraikuntza. Adibideen bidez, eskualde nanotermodinamikoan kasuan kasuko tamaina finituko efektuek duten esanguran sakonduko dugu. Horiek horrela, Termodinamika eta Fisika Estatistikoa irakasgaiko ikasleei arras aberasgarria gertatuko zaie, alde batetik, ohiko Termodinamikaren irismenaz ohartzea, eta, bestetik, Nanotermodinamikaren nondik norakoak ulertzea eta barneratzea. Aipatzekoa da ezen urte luzez baztertuta egon bada ere, egun Hill-en teoria baliagarria gertatu zaiela hainbat esparrutako zientzialariei; esate baterako, kimika fisikoan eta biologian.
      PubDate: 2023-03-20
      DOI: 10.1387/ekaia.24252
       
 
JournalTOCs
School of Mathematical and Computer Sciences
Heriot-Watt University
Edinburgh, EH14 4AS, UK
Email: journaltocs@hw.ac.uk
Tel: +00 44 (0)131 4513762
 


Your IP address: 3.239.82.142
 
Home (Search)
API
About JournalTOCs
News (blog, publications)
JournalTOCs on Twitter   JournalTOCs on Facebook

JournalTOCs © 2009-