A  B  C  D  E  F  G  H  I  J  K  L  M  N  O  P  Q  R  S  T  U  V  W  X  Y  Z  

  Subjects -> SCIENCES: COMPREHENSIVE WORKS (Total: 374 journals)
The end of the list has been reached or no journals were found for your choice.
Similar Journals
Journal Cover
Ekaia : EHUko Zientzia eta Teknologia aldizkaria
Number of Followers: 0  

  This is an Open Access Journal Open Access journal
ISSN (Print) 0214-9001 - ISSN (Online) 2444-3255
Published by Universidad del PaĆ­s Vasco Homepage  [14 journals]
  • Kanptotezina eta bere deribatuak minbiziaren aurkako borrokan:
           Topoisomerasa I inhibitzaileak

    • Authors: Endika Martín Encinas, Leyre Lopez-Aguileta, Concepción Alonso, Francisco Palacios, Asier Selas
      Abstract: LABURPENA: Minbizia heriotz-eragile nagusienen artean azaltzen da mundu mailan, 2020an 10 milioi heriotz inguru gauzatu zituena. Minbiziaren aurkako tratamendu farmakologikoari dagokionez, agente kimioterapiko eraginkorrenen artean, topoisomerasa I (TOP1, DNAren metabolismoan era zuzenean parte hartzen duen entzima) aparteko itu terapeutikotzat balidatuta dago. Era honetan, molekula antiproliferatibo berrien garapenerako, topoisomerasa I inhibitzeko gai diren konposatu kimiko berrien sintesia itzal handiko ikerketa arloa bilakatu da. Historiari begiratuz, aurkitutako lehen giza-topoisomerasa I-ren inhibitzailea kanptotezina (KPT) izan zen 70eko hamarkadan. Harrezkero, KPTren eratorri sintetiko seguruagoak garatu dira (irinotekan, topotekan eta belotekan besteak beste), gaur egun erabilera klinikorako onarpena jaso duten TOP1 inhibitzaile bakarrak alegia. Hala eta guztiz ere, bigarren belaunaldiko KPTren eratorri sintetiko hauek eragozpen kimiko anitz aurkezten dituzte, euren erabilera klinikoa erabat mugatzen dutenak. Gaur egungo erreferentziazko ikerketek molekula aktibo berrien sintesiaz gain, KPTren eratorrien eta bestelako hautagai terapeutiko potentzialen eraginkortasuna eta aktibitate biologikoa hobetzera zuzenduta daude, hala nola farmako konbinazio sinergikoak bilatuz eta konposatu kimikoen farmakozinetika modulatuz.
      PubDate: 2022-11-24
      DOI: 10.1387/ekaia.23970
       
  • Eugenola: polimero jasangarrien biomasatik erauzitako lehengaia

    • Authors: Ane Araiz-Marquez, Julia Sanchez-Bodón, Antonio Veloso-Fernandez, Leire Ruiz-Rubio, Isabel Moreno Benítez, Jose Luis Vilas-Vilela
      Abstract: LABURPENA: Azken urteotan, gizartearen ingurumenaren kalte kezkak bultzaturik, zientzia komunitatean baliabide berriztagarrien interesa handitu egin da. Izan ere, karbono emisioek eta hauek sortzen dituzten hondakinak lehengai jasangarriagoak bilatzera eraman dute. Hortaz, erregai fosilak lehengai naturaletatik ordezkatzea premiazkoa bihurtu da. Talde aromatikoak eta, bereziki, fenolikoak dituzten monomero naturalak oso desiragarriak dira sortzen dituzten material polimerikoen propietate termiko, kimiko eta mekaniko nabarmenengatik. Lan honen bidez, eugenola deritzon lehengai naturalaren funtzionalitate bikainaz baliatuz garatu diren polimerizazio desberdinak bildu dira. Zentzu horretan, erradikal polimerizazio eta kationikoa, metatesis olefinikoa, polikondentsazioa, ene erreakzioak eta tiol-ene erreakzioak erabiliz, eugenol konposatuan oinarritutako polimeroen sintesia aztertu da.
      PubDate: 2022-10-03
      DOI: 10.1387/ekaia.23782
       
  • Hitzaurrea

    • Authors: Javier Jesús González Martínez
      Abstract: Hitzaurrea
      PubDate: 2022-12-03
       
  • Hitzaurrea

    • Authors: Ramón Losada Rodríguez
      Abstract: Hitzaurrea
      PubDate: 2022-12-03
       
  • Fabrikazio gehigarriaren eta forjaren hibridazioa sektore aeronautikorako
           Inconel 718ko piezen fabrikazio eraginkorrerako

    • Authors: Oier Barrenetxea Eguzkitza, Oihane Murua De la Mata, Jon Iñaki Arrizubieta Arrate, Aitzol Lamikiz Mentxaka, Eneko Ukar Arrien
      Abstract: Etorkizunean, batez ere sektore aeronautikorako, Inconel 718 piezen fabrikazio-prozedura eraginkorragoa posible den aztertzeko lehen urratsak eman dira lan honetan. Forja-prozesuak propietate mekaniko oso onak eskaintzen ditu, baina geometria konplexutasuna mugatua dauka. Aldiz, fabrikazio gehigarriak diseinu askatasun handia ematen du, baina prozesu honekin fabrikaturiko piezen portaeraren inguruan ziurgabetasuna handiagoa da. Hortaz, lan honetan bi prozesu horien arteko hibridazioa aztertu da, prozesu bakoitzaren alderdi ahulei aurre egiteko asmoz. Zehazki, fabrikazio gehigarriaren barneko Laser bidezko Zuzeneko Energia Gehikuntza (L-ZEG) teknologia erabili da, materiala desira den gunean gehitzeko aukera eskaintzen duelako eta beraz, hibridaziorako prozesu egokia delako. Ikerlan honetan, lehendabizi Forjaturiko Inconel 718 oinarriaren gainean L-ZEG bidez xehetasunak gehitzeko parametro optimoak zehaztu dira. Loturaren kalitatea analisi metalografiko bidez baieztatu da. Bigarren pauso batean, trakzioko saiakuntza bidez, fabrikazio-prozesu bien arteko lotura mekanikoa egokia dela ikusi da eta, bi prozesuen hibridazioa bideragarria dela ondorioztatu da.
      PubDate: 2022-12-03
      DOI: 10.1387/ekaia.23771
       
 
JournalTOCs
School of Mathematical and Computer Sciences
Heriot-Watt University
Edinburgh, EH14 4AS, UK
Email: journaltocs@hw.ac.uk
Tel: +00 44 (0)131 4513762
 


Your IP address: 35.172.224.102
 
Home (Search)
API
About JournalTOCs
News (blog, publications)
JournalTOCs on Twitter   JournalTOCs on Facebook

JournalTOCs © 2009-