Subjects -> SCIENCES: COMPREHENSIVE WORKS (Total: 374 journals)
| A B C D E F G H I J K L M N O P Q R S T U V W X Y Z | The end of the list has been reached or no journals were found for your choice. |
|
|
- Hidrokarburo aromatikoen ekoizpena CO2-aren balorizazio zuzenaren bidez
Authors: Onintze Parra Ipiña, Ander Portillo, Javier Ereña, Ainara Ateka Abstract: Berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioen etengabeko igoera gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da gizartean; izan ere, horiek dira klima-aldaketaren eragile nagusiak, bereziki, CO2-a. Industria kimikoa CO2 gehien isurtzen duen eremua da, eta industria horretako ekoizpen-prozesu nagusiak optimizatzea gaur egungo erronka bihurtu da. Besteak beste, CO2-aren isurpenak ahal den neurrian murriztuz, eta, horrez gain, CO2-a bahitzen eta balio erantsiko produktuen ekoizpenean lehengai modura erabiliz; adibidez, hidrokarburo aromatikoen ekoizpenean. Konposatu aromatikoen (bentzenoa, toluenoa eta xilenoa batik bat) eskaria etengabe igotzen ari da, eguneroko gero eta produktu gehiagoren sintesian erabiltzen baitira (plastikoak, pigmentuak edota detergenteak). CO2-aren hidrogenazioaren bidez hidrokarburo aromatikoen ekoizpena bi ibilbide nagusien bidez burutu daiteke: (i) Fischer-Tropsch sintesia eta (ii) oxigenatuak (metanola eta DME) bitartekari dituen sintesi-prozesua. Lan honetan bi prozesu horietan erabiltzen diren katalizatzaile nagusiak, erreakzio-baldintzak eta erreakzio-mekanismoak aztertu dira, bilaketa bibliografiko sakonaren bidez. Gainera, bi prozesuen arteko desberdintasunak eta bakoitzak dituen abantaila eta desabantailak aipatu dira. PubDate: 2022-07-14 DOI: 10.1387/ekaia.23650
- Fumagilina mikotoxinak aspergilosi inbaditzailearen garapenean duen rola
aztertzeko SPE-UHPLC-DAD metodo analitikoa Authors: Ane Yaldebere, Oskar González, Xabier Guruceaga, Andoni Ramirez-Garcia, Aitor Rementeria, Rosa María Alonso Abstract: Aspergillus fumigatus onddoak sortutako aspergilosi inbaditzailea mehatxua da immunoeskasia duten gaixoentzat. Azkeneko ikerketa batzuen arabera, fumagilinak, onddoak sortutako mikotoxinak, gaixotasunaren hedapenarekin zerikusia duela ikusi da. Hori dela eta, konposatu honen determinazioa lagungarria izan daiteke bai gaixotasunaren mekanismoak hobeto ulertzeko eta baita aspergilosi inbaditzailearen biomarkatzaile gisa erabili ahal izateko ere. Ikerketa mikrobiologikoetan fumagilinaren analisiak garrantzia izan arren, oraindik ez da bere determinaziorako metodo kuantitatiborik garatu zelula-hazkuntzako inguruneetan. Beraz, lan honetan fumagilinaren determinazio kuantitatiborako metodo analitikoa balidatu da RPMI-1640 zelula-hazkuntzako ingurunean. Laginaren tratamendua fase solidoko erauzketarekin egin da, anioi trukatzaile sendoak diren modu mistoko kartutxoak erabiliz. Horrela, egon daitezkeen interferentziak modu eraginkorrean ezabatu dira, eta % 83 ± 7ko berreskurapena lortu da. Analisia fotodiodo detektagailuari akoplaturiko bereizmen oso altuko likido kromatografia erabiliz egin da 336 nm-tako uhin-luzeran. Horrela, metodoak EMA eta FDA agentziek balidazio bioanalitikoetarako zehazten dituzten parametro guztien onartze-irizpideak betetzen dituela egiaztatu da. Gero, metodoa A. fumigatus-en lau andui analizatzeko aplikatu da, eta bakoitzak mikotoxinaren kantitate desberdina produzitzeko gaitasuna daukala ikusi da. PubDate: 2022-03-31 DOI: 10.1387/ekaia.23368
- 2 oszilagailu harmonikodun eredu minimalista baten bidezko bero
errektifikazioa Authors: Aitor Alaña, Marisa Pons, J. Gonzalo Muga Abstract: Potentzial harmonikoko tranpetan harrapatutako bi atomo ezberdinez osatutako modelo minimalista baten bidez bero errektifikazioa aztertzen dugu, atomoek indar linealak jasaten dituztela laserren bidez sorturiko Langevin bainu efektiboekin kontaktuan, Doppler effektuaz sortuak. Egoera egonkorreko korronteen adierazpen analitikoak lortzen ditugu. Sistema lineal honetan bero-korronte asimetrikoa lortzen da bainuen tenperatura eta bainuek sistemarekiko duten akoplamendua aldi berean trukatzen badira. Modelo honen parametro-espazioa ere aztertzen dugu bero-korronte asimetria maximizatzeko. PubDate: 2022-03-11 DOI: 10.1387/ekaia.23250
- Antibiotikoen erresistentziak agroekosistemetan
Authors: Leire Jauregi Aizpurua, Carlos Garbisu Crespo, Lur Epelde Sierra Abstract: Antibiotikoak ezinbesteko tresna bilakatu dira medikuntza eta albaitaritzan bakterio-infekzioei aurre egiteko. Antibiotikoak gehiegi eta oker erabiltzeak osasun-erronka garrantzitsuenetako bat azaleratu du, bakterioek antibiotikoekiko erresistentzia zabala garatu baitute. Mundu mailako arazo hau Osasun Bakarraren ikuspegitik aztertu behar da, antibiotikoekiko erresistentziak gizakien, animalien eta ingurumenaren artean elkarbanatu, barreiatu eta ugaritzen baitira. Adibidez, lurzoruetan ongarri organikoak aplikatzeak berauen osasuna eta uzten errendimendua hobetu ditzake. Hala ere, praktika honek arriskuak dakartza, gizaki nahiz abereek guztiz metabolizatu ez dituzten antibiotikoak lurzorura iritsi baitaitezke. Antibiotikoaz gain, antibiotikoekiko erresistenteak diren geneak, bakterioak eta elementu genetiko mugikorrak barreiatzea dakar mota honetako ongarri organikoen erabilerak. Izan ere, lurzoruetan etengabe antibiotikoak sartzeak mehatxu potentziala sortzen du bertako bakterioentzat; antibiotikoekiko bakterio erresistenteak ugaritu eta bertako bakterio-komunitateen bioaniztasuna aldatzen dute. Barreiadura zabal honen ondorioz, gero eta gehiago, antibiotikoen erabilera ez da eraginkorra izaten bakterio erresistente patogenoen infekzioen tratamenduetan. Berrikuspen honetan, lehenik, antibiotiko nahiz antibiotikoekiko gene erresistenteen jatorria eta mekanismoak azaltzea dira. Jarraian, lurzoruetan egiten den giza edo animalia jatorriko ongarri organikoen erabilera aipatzen da, antibiotiko eta erresistentziak ingurumenean barreiatzeko sarbide garrantzitsuak direlako. Ondoren, antibiotikoekiko erresistentziek ingurumenean duten eragina azaltzen da, esposizio-bidea jarraituz kultiboetatik gizakietara iritsi arte. Azkenik, abereetatik eratorritako ongarri organikoetan antibiotikoekiko erresistentzien arriskua gutxitzeko asmoz erabilgarriak izan litezkeen kudeaketa-prozesuak proposatzen ditugu. PubDate: 2022-04-12 DOI: 10.1387/ekaia.23461
- Hitzaurrea
Authors: Jorge Gutiérrez Goiria, Irati Labaien Egiguren Abstract: Garapen irunkorrari buruzko 2021ko EKAIA Ale bereziaren hitzurrea PubDate: 2022-04-08 DOI: 10.1387/ekaia.23591
|